Ikasgela egonkorra ezkohiko baliabidea da, eta testuinguru egokia eskaintzen die autismoak, adimen-atzerapen larriak eta garapenaren eta beste nahasmendu orokortu batzuek eragindako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten ikasleei, baldin eta ikasle horien eskolatzeak banakako arreta eta curriculum espezifikoa eskatzen badu.
Gela egonkorra espazio fisiko propioa du, eta Pedagogia Terapeutikoko bi irakaslek eta Hezkuntza-laguntzako Espezialistak ematen diote arreta; curriculumean sartzeko eta curriculuma garatzeko material espezifikoa du, eta ikasle-kopurua, salbuespenak salbuespen, ez da bostetik gora
Curriculum-proiektu berezi batean oinarrituta lan egiten da, ikasleen hezkuntza-premietara egokituta, ikastetxearen curriculum-proiektuan integratuta, eta ikasgelako programazioetan zehaztu behar da, institutuko aniztasuna tratatzeko neurrien barruan.
Ikasgela egonkor batean eskolatutako ikasle bakoitzak banakoko lan-plan bat izango du, eta plan horren erreferentzia ikasgelako curriculum-proiektua izango da. Eskolatze Liburuan Banakako Curriculum Egokitzapen gisa jasoko da.
Egin beharreko lanaren lehentasunezko helburuak, hauek dira:
Lan-giro egokia lortzea, ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta giro lasai eta errespetuzkoan.
Ingurune berriarekin harremanak sortzea, bai fisikoarekin (institutuaren barruan eta kanpoan), bai ingurune pertsonalarekin (berdinekin eta haiekin lan egiten duten helduekin).
Besteak errespetatzeko arauak eta jarraibideak ikastea eta erabiltzea, eta esparru guztientan normalizazioa eta orokortzea erraztuko duten loturak ezartzea.
Eguneroko jardueretan autonomoa izatea, ikasle bakoitzaren ekintza eta adierazpen-gaitasunakontutan hartuta, eta horien arabera jokatzea.
Beharrak, nahiak eta abar adierazteko komunikazio-estrategiak garatzea, eta gainerako ikaskideekin harremanetan jartzeko bitarteko gisa.
Eguneriko bizitzako egoerak eta arazoak konpontzeko estrategia matematikoak garatzea: erosketak, ordainketak, euroaren erabilera eta ezagutza, pisatzea, neurtzea …
Norberaren gorpotza ezagutzea: zaintzea, higienea eta oinarrizko ohiturak finkatzea.
Institutuko jardueretan parte hartzea, betiere bideragarria bada, berdinikiko harremanak errazteko, ahalik eta ingurune normalizatuenean mugituz.
Lehen aipatutako helburuak lortzeko programatu eta hainbat une eta tailer antolatzen dituzte:
Komunikazio-trukea eta errutinak
Trebetasun akademikoak: esperientziak, irakurteka-idazketa eta irakurmen-ulermen eta matematika, eguneroko bizitzari aplikatuta.
Ingurune soziala eta naturala ezagutzea.
Tailerrak: saukaldaritza, musika, plastika …
Igerilekua
Jolas-didaktikoak/aisialdiko tailerrak
Gela arruntetako ikasleekin intefratzea (egokitzat jotzen bada)
Talde-irteerak: erakusketak, museoak, ibilaldiak, hainbat erekundek eskainitako tailerrak, txangoak …
Une, tailer eta ingurune horien antolatzean, funtsezko bi irizpidetan oinarritzen gara gure ikasleekin lan egitean:
Ahalik eta testuinguru naturalenetan lan egitea, eta, horrigatik, komunitateko espazioak erabiltzeko beharra, baita tailerrak edo inguruneak ezartzekoa ere.
Espazio guztiak, eskola-esparruaren barrukoak zein kanpokoak, ikaskuntza sortzeko erabil daitezkeen espazioak dira, eta, aldi berean, orokortu ahal izateko guneak.