San Adrian BHIren Hezkuntza Proiektuaren helburu estrategikoetako bat hezkidetza da: "Gure ikasleak heztea giza eskubideekiko, balio etikoekiko eta askatasunekiko errespetuan, sexu, arraza, orientazio, klase, kultura, jatorria edo erlijioagatiko gaitzespen- edo diskriminazio-jarrerak saihestuz".
Helburu hori indarkeria matxistak prebenitzeko eta sexismoaren aurrean sentsibilizatzeko hainbat ekintzatan zehaztu da azken ikasturteetan. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: bizikidetzaren behatokia, BAT taldea, irakasleei eta familiei zuzendutako sexu-aniztasuna, sexualitatea eta tratu onei buruzko prestakuntza-ekintzak (Médicos del Mundorekin antolatuak), ziberbullyingaren prebentzioa eta ikasleen sexu-hezkuntza, kanpoko eragileekin lankidetzan. BAT taldeak Berritzegunetik formakuntza jaso du, eta klaustroak ere bai.
Gure Zuzendaritza proiektuan hezkidetza, esan dugun bezala, 3. helburuan dago sartuta, eta horrela agertzen da: “Ikastetxeko giroa eta bizikidetza hobetzen jarraitzea, Bizikidetzaren eta Aniztasunaren Tratamenduaren Proiektua (Bizikasi) sustatuz eta hezkuntza-eragile guztiak inplikatuz, Bizikidetzaren Behatokia bultzatuz. Berdintasunerako eta Genero Indarkeriaren Prebentziorako Plana garatzea. Lehenengo ikasturtean, 2021-2022an, Bizikidetza eta Aniztasunaren Tratamendua proiektuaren helburuak prestatzea eta zehaztea planifikatuta dago eta ondorengoetan haien garapena”.