Eusle ekimena hizkuntza-murgiltze programa bat da, Lehen Hezkuntzako 4., 5. Eta 6. mailetan eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan gure hezkuntza-sistemara etorri berri diren ikasleei eskolako komunikazio-hizkuntza, euskara, eskuratzeko prozesua errazteko.
2024-2025 ikasturtean DBH 1 eta 2 mailako 12 ikasle programa honetaz baliatuko dira. Ikasle hauek programa honen bidez hasierako komunikazio-gaitasuna lortuko dute (A2), eta, ondoren, berariazko laguntza izango dute Curriculumean aurrera egiteko.