Zer da Erasmus+
Erasmus+ programa 1987.urtean jaio zenetik programa ezberdinak bultzatu ditu Europar Batzordeak. Momentu honetan 2021-2027 programa abian dugu, eta datorren urterako 4300 milioi euroko aurrekontuarekin, Erasmus+ programak ikasleen eta goi-mailako hezkuntzako eta hezkuntza eta prestakuntza profesionaleko ikasleen nazioz gaindiko esperientziak babesten jarraituko du.
Erasmus+ programa San Adrian institutuan
Proiektuaren arduradunak aurkeztutako proiektuak KA122 kodedun epe laburreko mugikortasun proiektuak burutzeko diru-laguntza jaso du. Hori dela eta, 2024-2025 ikasturtean zehar hasita eta 18 hilabetez, ikasleentzako eta irakasleentzako ikaskuntza-esperientziak burutu ahal izango dira Europar Batasuneko herrialdeetan.
Ikaslegoaren mugikortasuna.
Iraupen laburreko 2 mugikortasun: astebete eta 10 ikasle mugikortasun bakoitzean
Iraupen luzeko mugikortasun 1: ikasturte osoa ikasle bat edo lauhileko bat, bi ikasle
Irakaslegoaren mugikortasuna. Formazioa eta behaketa.