San Adrian Bigarren Hezkuntzako Institutua izen bereko auzoan dago, Ibaiondo barruti bilbotarraren barruan.
Ibaiondo barrutia Bilboko zabalena da 9,65 km2-rekin (Bilbo osoko %25a); bi heren baino urbanizaturik ez egon arren, Pagasarri mendiari dagozkionak.
2014 urtean barrutiaren biztanleen erroldak 61.574 lagun zenbatzen zuen, 6,3 lagun km2-ko populazioaren dentsitatearekin.
Ibaiondo barrutian gure ikastetxearen eragin-eremua osatzen duten lau auzo daude. Hauek dira Zabala (trenbideko langileentzako eraikietako etxebizitzetako jatorriaz langileen auzoa eta ijito-komunitate garrantzitsua daukana), CEP Iruarteta LHI dagoen lekua; La Peña-Abusu (Nerbioi ibaiaren ondoko parke handi batekin), IES Ibaizabal BHI dagoen lekua; Miribilla (orain dela gutxiko eraikitako auzoa, berdegune zabalekin eta ekipamendu publiko askoekin Bilbao Arena, Bizkaia Frontoia edota Bilboko Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen egoitza esaterako); eta, jakina, San Adrian auzoa.
Auzo honetan, gure ikastetxeaz gain, CEP Pagasarribide LHI eta Urretxindorra Ikastola bezalako beste hezkuntza ekipamenduak egon badaude.
XIX. mendearen hasieran San Adrianek Torre Urizar dorretxearen eta auzoari izena ematen duen baselizaren inguruan dauden baserri gutxi batzuk baino ez dauka, Pagasarri mendirantz igotzen den bidea, San Roque baselizaraino. Ingurune honen baliagai naturalek, zurak eta burdinak alegia, Nerbioiko itsasadarraren itsasontzi- eta metalurgia-industriaren garapenerako balio izan zuten. Gaur egungo industria-prozesuari, XIX. mendearen bigarren hirurenean hasita, zonaldeko hazkunde demografiko handiak lagundu zion. XIX. mendeko hirurogeiko hamarkadan Miribillako metalaren ustiaketa ugaria hasten da, eta Iturrigorri eta San Adrian-eraino heltzen dira meatze-lanak. Bilboko meategi hauek 100 urte baino luzeago egon ziren jardunean, XX. mendeko 70ko hamarkada arte. “Meatzearen etxebizitzak” oso ezagunak dira auzoan, Lourdes Ama Birjinaren eta San Adrianen parrokiaren ingurumarietan.
ARGAZKIA
1958. urtean orduko urbanizatu gabeko San Adrian auzoa osatuko zuten lehenengo biztanleek beren etxebizitzez jabetu ziren. Bide-sareari egokitu ziren etxebizitzak, hegoaldeko auzoak erdigunearekin lotura nahi zuten sarbideak, San Adrianetik Bilboko Zabalgunera sartu arte. Hogeita hamar urte pasatu eta gero auzoak 5.000 biztanle baino gehiago zuen. Harrezkero egun arte auzoak goitik behera aldatu du bere itxura. Gaur egun, San Adrian Pagasarri magalek berdegune zabalak dauzkan hiri-ingurunea da, non 10.000 lagun baino gehiago bizi dira.
San Adrian Bigarren Hezkuntzako Institutua Martin Barua Pikaza kaleko 14. zenbakian dago eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza zein Batxilergoa irakasten du.
Ikastetxea Eskola-Premia Planaren barruan sortzen da. 1978. urtean Bilboko Udaletxeko Hezkuntza eta Kultura Sailak BUP-eko ikastetxe berri baten eraikuntza premiazkoa adierazten du San Adrianen, dagozkion jarduerak hasten. Hasieran Conde Mirasol kalean ezarri ziren ikasgelak. 1981-1982 ikasturtean abian jarri zen, nahiz eta erreformak eta handiagotzeak hasieratik eskatu. 2013. urtean 12G Apraiz Marchal Barberena Arquitectos S.L.P-k institutua handiagotzeko lehiaketa irabazi zuen eta 2015. urteko azken hilabeteetan hasiko dira lanak.
ARGAZKIA
Ikastetxeak 4009 bat ikasleei Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaz gain, beste 100-i Zientzia eta Teknologia zein Humanitateak eta Gizarte Zientziak Batxilergoak ere eskatzen dizkie.
Orientabide akademiko eta profesionala eskaintzen du, Eskola-osasun zerbitzua, Jantokia eta liburutegia ere. Eskola Agenda 21ko proiektuetan lan egiten dugu (kontsumo-tailerrak, elkartasun-merkatutxoak, sentsibilizazio-kanpainak, birziklatzeko-
tailerrak, bisitak,, ...), Elkarbizitza eta Hezkidetzakoetan, Hizkuntza normalkuntzakoetan, Sexu Heziketakoetan, eta IKT-koetan. Ikasturte honetan Eleaniztasunerantz Proiektuak ere aurkeztu ditugu bai DBHn bai batxilergo mailan.
ARGAZKIA
Azken arlo honetan, azpimarratuko dugu Eusko Jaurlaritzak emandako IKT Heldutasun Maila Aurreratua jaso genuela eta honek ikastetxearen prozesu gakoetan IKT erabiltzearen gradua ziurtatzen duena (irakaskuntzan, administrazioan eta komunikazioetan).
2014ko maiatzean egindako familien poztasuna neurtzeko galdetegiaren arabera, gure ikasleriak barrutiko gune ezberdinetatik dator eta maila sozio-ekonomiko eta kultural ezberdinak ditu. Horrela, ikasle gehien dakarkigunen auzoak dira Irala (%28a) eta San Adrian (%25a), jarraian Miribilla (%19a), Rekalde (%13a) eta Zabala (%4a); datozen ikasturteotan aldaketak egon badira ere Bilboko Eskola Mapan azken urtean egindako aldaketak direla eta.
ARGAZKIA
Gure ikaslegoaren ikasketen maila ondorengoa da: gizonezkoen %34ak eta emakumezkoen %22ak oinarrizko ikasketak ditu, aiten %36ak eta amen %33ak batxilergoko ertainezko ikasketak eta %30ak eta %45ak, hurrenez urren, unibertsitateko ikasketak.
Garatzen duten jarduera ekonomikoak ezberdinak dira: besteren kontuan lana egiten dutenak (%67a gizonezkoengan eta %71a emakumezkoengan), bere kontuan lan egiten dutenak (%21a eta %10a), erretiratu eta pentsiodunak (%5a aiten artean eta %1a amen artean) eta aiten %7a zein amen %19a langabezian.
ARGAZKIA
Euskadi Autonomi Erkideagoaren hizkuntza ofizialen ezagueraren mailari dagokionez; aiten %59ak eta amen %38ak ez du euskaraz ulertzen ezta hitz-egiten, %31ak eta %39ak hurrenez urren ulertzen du baina ez du hitz-egiten, eta bakarrik gizonezkoen %10ak eta emakumezkoen %23ak ulertzen eta hitz-egiten du euskaraz.
Azken ebaluazio diagnostikoaren datuek zera esaten dute: gure ikaslegoaren %4,92a etorkina da (Erkidego Autonomikoaren aurrean non %8,10a da) eta %81,30a adin-egokitasunean dago. Azken indize sozio-ekonomiko eta kulturalak ertain-baxua mailan ezartzen gaitu (-0,21).