Hurrengo ikasturtean batxilergoko ikasketak egingo dituen ikasle orok eskabidea egin behar du martxoaren 31 eta apirilaren 11 bitartean, egun biak barne. Hauxe da entregatu beharreko dokumentazioa ikaslea datorren institutuaren arabera:
IES San Adrian BHI institutuko ikasleek ikasgaien aukeraketa orria entregatu behar dute soilik (I Eranskina).
Gainontzeko ikasleek ikasgaien aukeraketa orria (I Eranskina), ikastetxean izena emateko eskaera orria (II Eranskina) eta entregatu beharreko dokumentazioa (III Eranskina) aurkeztu behar dute.
Bestalde, familia unitatearen urteko errentari dagokion baremoaren puntuazioari buruzko informazioa duen dokumentua eransten dugu.
Dokumentu guztiak institutuko idazkaritzan entregatu behar dira 08:30 - 14:00 ordutegian.
Martxoaren 19an, asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan, datorren ikasturtean gure institutuan batxilergoa ikasi nahi duten ikasle eta familientzako ate irekien jardunaldia egingo dugu. Institutuan eskaintzen diren ibilbideei buruzko informazioa jasotzeaz gain, instalazioak gertutik ikusteko aukera ere izango duzue.
Hemen itxaroten zaituztegu!
Ate irekien jardunaldian emandako informazio guztia atxikitutako aurkezpenean duzue. Bertan, ikasleek Oinarrizko Hezkuntza bukatuta Hezkuntza Sistemaren barruan dituzten aukera ezberdinak eta gure institutuaren batxilergoko eskaintza propioa azaltzen dira. Horretaz gain, matrikula egin ahal izateko kontutan izan beharreko datak ere agertzen dira.
Martxoan, San Adrian BHIko 2 irakasle Alemaniara bidaiatu zuten Job Shadowing izeneko jarduera burutzeko. Helburua, Alemaniako hezkuntza sistema eta bertoko irakasleen lan egiteko modutik ikastea izan da. Oso esperientzia aberasgarria izan da eta bisitan etorriko zaizkigun ikasle zein irakasleak ezagutzeko aukera ere izan dute.
Laster gure artean Erasmus+ proiektuko lehen bisitariak izango ditugu.
Alemaniako Bad Wünnenberg herritik 10 ikasle eta 3 irakasle etorriko zaizkigu. Gure Hedatze tailerreko ikasleak, ikastetxeko irakaslegoa eta beste hainbat bolondres harrera eta ekintza desberdinak prestatzen dabiltza: euskal dantzak, herri kirolak, tailer ugari, irteerak, gymkhana, etab.
Irrikitan gaude, gure ikastetxea eta hiria erakusteko, welcome!!
Hurrengo ikasturtean DBH1go mailan egongo diren ikasleek institutuak eskaintzen dituen lau hautazkoen artean bat aukeratu beharko dute. Hurrengo link honetan hautazkoei buruzko informazioa aurkitu dezakezue:
Euskal Herriko Unibertsitateak urtero Unibertsitate Orientaziorako Azoka antolatzen du. Azoka horretan UPV/EHUk eskaintzen dituen graduen inguruko informazioa aurkitu daiteke.
Azoka otsailaren 8an izango da, Bizkaiko Campusean.
Informazio gehiago eskuratu dezakezue hemen klikatuz gero.
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 29an, 18:00etan, ate irekien jardunaldia egingo da 25-26 ikasturtean DBHko lehenengo maila egingo duten ikasleen familientzat.
Bilera ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei zuzenduta dago. Edukiera arazoak sahiesteko, mesedez, ez etorri adingabeekin.