Batxilergoko ikasketak egin ahal izango dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua dutenek. Bi ikasturteko iraupena du eta hiru modalitateetan egituratzen da. San Adrian institutuan Zientziak eta Teknologia Batxilergoa eta Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa eskaintzen dira.
Ikasturte bakoitzean hiru ikasgai-multzo daude: ikasgai-multzo orokorra, denentzako derrigorrezkoa dena; modalitate bakoitzaren ikasgai zehatzen multzoa eta azkenik aukerako ikasgaien multzoa.
Batxilergoaren helburuak hauek dira: ikasleei prestakuntza ematea, adimenez eta gizabidez heltzen laguntzea, eta ezagutzak eta trebetasunak ematea, horien bitartez, garapen pertsonal eta sozialean aurrera egiteko eta bizitza aktiboan eta goi-mailako hezkuntzan sartzeko modua izan dezaten.
Zientziak eta Teknologia
Modalitate honetako ikasketak goi-mailako ikasketa profesionaletara eta unibertsitate-mailako Zientziak, Osasun-Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura adarretara bideratuta daude.
Giza eta Gizarte Zientziak
Modalitate honetako ikasketak goi-mailako ikasketa profesionaletara eta unibertsitate-mailako Arte eta Gizarte eta Lege Zientzien adarretara bideratuta daude.