Hezi+ proiektuaren helburua da ikasleen hezkuntza-emaitzak hobetzea eta hezkuntza-sistemaren ekitatea indartzea, ikastetxeetako ikaskuntza-espazioak, -denborak eta -moduak zabalduko dituen berrantolaketa pedagogiko eta tenporal baten bidez.
Helburu nagusiak:
Ikasleen oinarrizko konpetentziak indartzea, bereziki irakurketan eta matematikan, hezkuntza indartzeko jarduera espezifikoen bidez.
Ikastetxeen hezkuntza-eskaintza zabaltzea eta aberastea, ingurunearekin lotutako eta talde-lanera eta bizikidetza positibora bideratutako kultura-, zientzia-, teknologia-, arte-, kirol- edo ingurumen-jardueren bidez, ahalik eta ikasle gehienen parte-hartzea sustatzeko.
Ikasleen eta familien parte-hartzea bultzatzea, ikastetxeko kide izatearen sentimendua eta hezkuntzaerantzunkidetasuna indartuz.
Faktore sozioekonomikoei, linguistikoei edo genero-faktoreei lotutako hezkuntza-arrakalak murrizten laguntzea.
Ikastetxeen pedagogia- eta antolaketa-berrikuntza sustatzea, ebidentzietan oinarritutako praktiken eta irakasleen lankidetza-lanaren bidez.
Ikastetxeen arteko lankidetza eta etengabeko hobekuntzara bideratutako ikaskuntza partekatuko sare baten sorrera bultzatzea.