Ikastetxeen barne‐antolamendua berriztatzeko proiektua 2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetarako.
Helburu nagusiak:
Ikastetxeen autonomia ardatz, hezkuntzaren kalitatea areagotzea.
Eskola‐denboren kudeaketa-eredu berriak erabili eta ebaluatzea.
Ikastetxeen ekitatea hobetzen laguntzea, eta horretarako, jardueren eskaintza bat egitea. Hauen artean, eskola indartze neurriez gain, indartze neurri kultural, sozial eta emozionalak aurreikusiko dira. Eskaintza horrek ez die kostu gehigarririk eragin behar familiei eta ez du ikastetxearen egungo zerbitzu‐eskaintza desagerrarazi behar. Eskaintza horrek ekarpen bat egin behar du ikasle guztiek hezkuntza‐arrakastaren bidea urra dezaten.
Ikasleek konpetentziak eskura ditzaten bultzatzea, batez ere, irakurtzeko gaitasunean.
Eskola emaitzen eta bizikidetza positiboaren hobekuntza sustatzea.
Euskararen erabilera bultzatzea.
Ikasleen autonomia lantzea.
EGUTEGIA
PLANGINTZA